Wolf Hirschhorn Sindromea Fundazioa

Lan egiten dugu WHS-k erasandako pertsonen eta euren familien bizi kalitatea hobetzeko

01.

NORTZUK GARA

Pertsona talde txiki bat gara, WHS mundua aldatu nahi dugunok, gauza txikiak eginez.

WHS-k erasandako pertsonen eta euren familien bizi kalitatea hobetu nahi dugu. Horretarako, ikerkuntza bultzatzen dugu, inklusiorako ekimenak eta gaixotasun ez-ohiko honen berri emateko ekintzak sustatzen ditugu, baita sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna handitzeko akzioak ere

02.

FAMILIAK ETA PERTSONAK DIRA GURE BALIO NAGUSIA

“Jakin”, “EGITEN jakin”, “IZATEN jakin” eta “ELKAR BIZITZEN jakiteko” modu bat bilatzen dugu, zerbitzatuz eta gardentasuna, eraginkortasuna, berrikuntza eta interes orokorreko etekinak eskainiz; hori bai, oso argi daukagu helburu nagusia kalitatea eta erasandako pertsonari eta bere familiari arreta eskaintzea dela.

03.

GARDENTASUN EKONOMIKOA

Gure baliabideak mugatuak direla badakigu, eta gure betebeharra da ahalik eta gehien aprobetxatzea, proiektua bideragarri izan dadin, baina batez ere eraginpeko pertsonengan eta senitartekoengan benetako inpaktua izan dezan eta Fundazio honek gizartean oihartzuna izan dezan.

04.

ETIKA ETA KALITATEA

Gure sortze helburuak lortzeko ezinbestekoa da komunikazioa, kohesioa, lidergoa, talde-lana, helburuak argi izatea, gardentasuna eta gure harremanak onak eta zintzoak izatea. Modu koherentean ari gara, gugan konfiantza jarri duten pertsona guztiei kontuak ematen.

Gure historia

loading

Etika eta gardentasuna

Fundación Síndrome Wolf Hirschhorn o 4p- (FSWH 4p-) irabazi asmorik gabeko erakundea da, etika, kalitate, gardentasun eta ondarearen kudeaketa egokiarekin bat egiten duena, sortze helburuak lor daitezen.

Horiek horrela, gardentasuna betebehar soil bat baino askoz gehiago da, konpromiso etiko bat da; erabat sinistuta gaude “etikaz aritzen bagara, beti zuzen arituko garela” ondo aritzea.

#DenokIrabazle

Zuen LAGUNTZEI ETA EKARPENEI ESKER biltzen dugun dirua gizarte-, hezkuntza-inklusioko eta ikerkuntza-proiektuetara bideratzen da. Finantzazio publiko eta pribatuarekin batera, lagun iezaguzu ikerkuntza-proiektu berritzaileak garatzen; adibidez, Severo Ochoa Fundazioaren eskutik Cobaleda doktorearen taldeak garatu dituen ikerketak.

Fundazioan bazkidetu

Diru-ekarpena egin

Lagundu

Wolf familiekin batera lan egin eta lagun iezaguzu gaixotasun arraro honi buruzko ikerkuntzan, haur hauen bizimoduak egunez egun hobera egin dezan.

FUNDACIÓN SÍNDROME DE WOLF HIRSCHHORN

  • • Kale Nagusia 8, 5. solairua , 5 departamentua – Bilbao 48001

  • 680 262 877

  • fundacionswh @ gmail.com – 4pmenos @ gmail.com

  • Facebook, Instagram eta Twitterren jarraitu