WHS DUEN SEME-ALABA BAT DAUKAT
Etapa berri bat hastera zoaz, Ongi etorri!!. Informazioa ematen dizugu zelan egin aurre eta zelan egin aurrera jakiteko, zure seme-alabaren bizi-kalitatea hobetu dadin.
Familientzako arreta
Etapa berri bat hastera zoaz, Ongi etorri!!. Informazioa ematen dizugu zelan egin aurre eta zelan egin aurrera jakiteko, zure seme-alabaren bizi-kalitatea hobetu dadin.
Oraindik WHSri buruzko behin betiko konfirmazioa ez badaukazu, jar zaitez harremanetan 4pmenos@gmail.com mail bat bidaliz eta dagokion informazio guztia jasoko duzu.
Utz iezaguzu laguntzen. Sar zaitez WHS Liburutegian eta Familientzako WHS 4p-ri buruzko gida laburra deskargatu.
“Estudio de los mecanismos etiopatogénicos y moleculares del Síndrome de Wolf-Hirschhorn”.
Ikerlari nagusia: César Cobaleda Hernández dr., Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentrokoa (SOBMZ).
Ikerkuntza-proiektu honi buruzko informazioa nahi duzuen pertsona guztiak WHS Fundazioarekin harremanetan jar zaitezkete 4pmenos@gmail.com helbidera mail bat bidaliz.
Eskolako jantokietan gaixotasun arraroak dituzten haurrak hartzeko eta artatzeko jarduera-gida. Jarduera-protokolo bat eta deskarga daitezkeen eranskinak barne hartzen ditu.
Bazterketarik gabe janaria prestatzeak esan nahi du guztientzako janaria prestatu behar dela, eta, aldi berean, menu osasuntsua eta orekatua jan behar dela, pertsona bakoitzaren nutrizio-beharrak kontuan hartuta.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Gaixotasun Arraroen Federazioari (FEDER) proiektu honetan hartu duen konpromisoagatik eta eman duen laguntzagatik.
Gidaren aleren bat eskuratu nahi duten familia, SWH pertsona, ikastetxe edota profesional guztiak jar zaitezte harremanetan Fundazioarekin 4pmenos@gmail.com helbidean.
Zure ekarpenarekin denok irabazten dugu. Fundazioan modu aktiboan parte hartuko duzu zure WHS seme-alabari dagozkion erabakietan.
FSWH 4p- Erakundearen sorrera
FSWH 4p- pertsona
WHSko proiektuak
Sari eta aitortzak