Se está llevando a cabo una investigación en el Síndrome Wolf Hirschhorn. Y tú puedes...
Modu aktiboan lan egiten dugu Wolf Hirschhorn-en Sindromeak erasandako pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.
Modu aktiboan lan egiten dugu Wolf Hirschhorn-en Sindromeak erasandako pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.
FSWH 4p- hainbat pertsonak osatzen dugu, agian ez gara punta-puntakoak izango baina zentzuz eta bihotzez lan egiten dugu, emaitzak eta lorpen apartak erdietsiz.
Gizarte aldaketarako ale bat jar genezake denbora laburrean? Zentzuz eman nahi izatearen eta zentzuz jasotzearen iraultza da, konplizitate, elkartasun eta berezitasunez. Gure komunikazio kanpaina da, “Pertsonari begiratu eta ez gaixotasunari” 2020 izenekoa.
Proiektu gidariak bilatzen eta topatzen ditugu, arrakastaz, ekimen zientifiko aitzindariak bideratuz, ideia onak, erronka bikainak eta aurrerapen itzelak izanez.
Gizarte eraldaketarako giltza izan nahi du FSWH 4p- erakundeak; ikasi eta erakutsi egiten duen erakundea gara, modu horretan WHS duten pertsonen benetako inklusioa ulertzen baitugu.
Uste duguna apaltasunez praktikatzen dugu, horregatik IKTen bidez konektaturiko estatu mailako zenbait herrialdetako gelen arteko ikasketa-proiektuak garatzen ditugu.
Gure aberastasuna (I+G+B) ikasketa formularen emaitza da, talentu indibidual, kolektibo eta komunitarioa sustatuz, gauza txikiak ondo eginez, etikaz, kalitatez, gardentasunez eta etorkizunera begira.
Ikerkuntza, gizarte-aldaketarako eta familia-arretarako proiektuekin lagun iezaguzu.
EMAN DIRUAZatoz, hurreratu, parte hartu!. Zure laguntzarekin WHS duten pertsonen aldeko une errealak eta gune inklusiboak sortzen ari zara. Galde iezaguzu eta #1+WHS izateko informazioa emango dizugu.
Familia batek idatzitako WHS Bizi Historia irakur dezakezue eta Wolf Hirschhorn Sindromearen hurbilketa ere Dr. César Cobaleda Hernández eta Dr. Jorge Martínez-Cano eskutik, biak CSIC-eko zientzialariak eta ikertzaileak Centro de Biología Molecular <<Severo Ochoa>> Erakundean (CBMSO).
Etapa berri bat hastera doa, Ongi etorri! Informazioa ematen dizugu zelan egin aurre eta zelan egin aurrera jakiteko, zure seme-alabaren bizi-kalitatea hobetu dadin.
Lagun iezaguzu haiei laguntzen. Zure denbora tarte txiki batez WHS giza paisaiak sortzen ari gara. Galde iezaguzu eta boluntariotza programetan parte hartzeko informazioa emango dizugu.