CELI4p- laburmetraia

#BegiratuPertsonariEzGaixotasunari

Celia, Wolf-Hirschhorn-en Sindromea duen neskatoa, CELI4p- izeneko laburmetraiaren protagonista da.

Gaixotasun arraroek beste heroi bat dute. Celiak 14 urte ditu eta CELI4p- izeneko laburmetraiaren aktorea da. Wolf Hirschhorn-en Sindromea izan arren, egunero aurre egiten dio, gaixotasun horren gaineko laburmetraian parte hartuz erakusten duen bezala.

Laburmetraiaren gainerako protagonistak Celiaren beraren senitartekoak dira. Elkarrekin euren bizimodua zertan datzan erakutsi nahi izan dute, zelakoa den gaixotasunaren alderdi humanoa, esfortzua, momentu onak nahiz txarrak, baina, batez ere, erakutsi nahi izan dute pertsonek arazoak gainditzeko duten gaitasuna, une bakoitzaz gozatzeko gogoa, inoiz ez dela amore eman behar.

CELI4p- laburmetraiari esker ikus dezakegu WHS duten umeek besteak bezalakoak direla, gaixotasunari erreparatu gabe soil-soilik; ikus dezakegu barre egiten eta ondo pasatzen dutela, jolasten direla eta sentitzen dutela, gainerako umeek egiten duten modu berean.

#BegiratuPertsonariEzGaixotasunari

 

Ekimen hau gauzatu da BBK Fundazioaren laguntzari esker.

Nola lagun iezaguzu?

Celiak zein WHS duten umeek zeure laguntza behar dute Wolf-Hirschhorn Sindromearen buruzko ikerkuntza proiektuekin jarrai ditzagun.