Wolf Hirschhorn Sindromean ikerketa berri bat abian jarri da.
Eta zu horren parte aktiboa izan zaitezke.
June Arroitajauregi, Deustuko Unibertsitateko Psikologo-ikertzailea (Bilbo, Espainia), SWH duten pertsonen Garapen Ebolutiboari buruzko informazioa biltzen ari da, hots, garapen motorrari, kognitiboari eta hizkuntzaren garapenari buruzkoa, hain zuzen.
Ikerketaren Izenburua:
“DESARROLLO PSICOMOTOR, COGNITIVO Y DEL LENGUAJE EN EL SÍNDROME WOLF HIRSCHHORN”
SWH duen pertsona baten zuzeneko senidea bazara, ikerketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, bi galdera-sorta hauek bete behar dituzu:
1- Cuestionario General, SWH duen pertsonari buruzko informazioa biltzen duena.
2- Escala dependencia/independencia (Barthel), SWH duen pertsonak eguneroko bizitzako jarduerak egiteko duen mendekotasun-/independentzia-maila ebaluatzen duena.
Lortutako emaitzak ekarpen handia izango dira SWH duten pertsonen garapen ebolutiboa ezagutzeko, bai familientzat, bai komunitate zientifiko eta sozialarentzat.
Ikerketa-taldeak eskuratutako informazioaren konfidentzialtasuna gordeko du, batez ere parte-hartzaileari dagokionez. Lortutako emaitzei dagokienez, ikerketaren aurkikuntzak beste lankideekin partekatu ahal izango dira, argitalpenen edo hitzaldien bidez.
Edozein zalantza izanez gero edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan helbide elektroniko honetan: june.arroitajauregi@opendeusto.es (June Arroitajauregi ikertzailaren izenean).
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!