Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak modu oso aktiboan parte hartu du Euskal Autonomia Erkidegoan eratzen ari den Arreta Goiztiarreko esparru berriaren diseinuan.
Orain arte diseinatutako jardun garrantzitsuenetako bat haurren garapenari jarraipena gertutik egiteko premiarekin loturik dago. Hau horrela, Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa aurkeztu dugu; protokoloaren lehen fasea —Garapenaren Ohiko Zaintza— datorren 2015-16 ikasturtean abiaraziko da 2 eta 3 urteko haurren geletan, eta 2016-17 ikasturtean, aldiz, 4 eta 5 urteko haurren geletara zabalduko dugu. Helburua zera da, garapenean izan daitezkeen nahasmenduak goiz detektatzea, hezkuntza-laguntzarekin lotutako premia espezifikoak eragin ditzaketen trataera ematea.
Aurkibidea:
1. Baheketa, hautematea edo screening-a.
2. Baheketa prozesuak Haur Hezkuntzan.
3. Garapenaren Ohiko Zaintza: Haurren Garapena Behatzeko Eskalak (HGBEak)
4. Detekzio Espezifikoa.
5. Hezkuntza arloko balorazioa eta esku-hartzea.
6. Beste zerbitzu batzuetara bideratzea.
7. Familien parte-hartzea.
8. HGBEak erabiltzeko jarraibide eta gomendioak.
Jarraian, dokumentua eskuragarri uzten dizuegu, deskargatu ahal izan dezazuen, baita BALIABIDE hezitzaile eta/edo pertsonal gisa eraman ere.
Archivos adjuntos
# | Tipo de archivo | Tamaño de archivo | Descargar |
---|---|---|---|
1 | 3,13 MB | protocolo_atencion_temprana |